Hitzarmena Pil-pilean Elkartearekin

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko api. 12a, 09:02

Udalak eta Pil-pilean Elkarteak hainbat lankidetza-hitzarmen sinatu dituzte; elkarteak euskararen eta euskal kulturaren alde egiten duen lana finantzatzen laguntzea da helburua.

Soraluzeko Udalak eta Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak elkarlanarenako hainbat hitzarmena izenpetu dituzte aste honetan.

Hitzarmenak Iker Aldazabal alkateak eta Pil-pilean Euskaltzaleen Elkartearen lehendakariak, Arianne Unamunok, sinatu dituzte.

Hitzarmen hauen helburua Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteak kudeatu eta antolatzen dituen egitasmo eta jarduera ezberdinetarako diru-laguntzak zehaztea da.

Hiru dira Udalak eta elkarteak izenpetu dituzten hitzarmenak:

Hitzarmenek urte beteko iraupena daukate, 2022ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2022ko abenduaren 31n amaituz.

Ekintza horiek guztiak aurrera eramateko 77.173,50 euro emango dizkio Udalak Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteari.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.