Ospital Iturri konpondu du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko api. 6a, 08:37

Sagarrerrekan dagoen Ospital iturri edota Kukupeko iturria konpondu eta txukundu du azken egunotan udaleko brigadak; herriko iturrien balioa azpimarratzeko ekimenaren baitako lanak dira.

Berriz ere ura dario Ospital Iturri edota Kukupeko iturriari.

Azken egunotan udaleko brigadako langileak Sagarrerrekan dagoen Ospital iturri edota Kukupeko iturri bezala ezagutzen den iturria konpondu eta txukundu dute.  

Iturritik ez zen urik irteten azken denboran, hoditeria zaharkitua eta zikin zegoelako. Aurretik Atxuriko iturriarekin egin moduan, brigadak hoditeria berritu eta inguruak garbitu eta txukundu ditu, iturria berriz ere erabiltzeko moduan utziz.

Lan hauek Soraluzeko Udala herriko iturrien balioa nabarmendu edo azpimarratzeko aurrera eramaten ari den proiektuaren baitan kokatzen dira.

Alkatearen esanetan “Herriko ondarearen parte dira udalerrian ditugun iturri desberdinak eta bertatik herritar askok edaten dute. Garrantzitsua da egoera onean mantentzea zerbitzu publiko bat ematen baitute”.