Doako sppining ikastaroak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko api. 4a, 17:46

Sppininga probatzeko ate irekien bi jardunaldi antolatu ditu Arane Udal Kiroldegiak apirilaren 4an eta 6an, arratsaldeko 7:15ean; kirol-modalitatea ezagutzera ematea da jardunaldion helburua.

Arane Udal Kiroldegiak doako bi spping ikastaro antolatu ditu aste honetarako, apirilaren 4 eta 6rako hain zuzen ere, astelehen eta asteazkena.

Ikastaro hauen helburua herritarrei spinning kirol-modalitatea ezagutzeko aukera ematea da, gustokoa izanez gero kiroldegiak eskaintzen dituen sppining ikastaroetan izena eman dezaten.

Aurtengo ikasturtean, pandemia tarteko, kiroldegian ez da orain artean sppining-talderik osatu eta, behin pandemiaren gogorrena pasata, ahalegin berria egitera doa kiroldegia.

Ate irekien saioak BPxport enpresak emango ditu eta arratsaldeko 7:15ean hasiko dira.

Parte hartzeko ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea, nahikoa izango da hasiera ordurako etortzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.