Amaitu da bide-bazterren garbiketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko mar. 22a, 08:37

Udaleko Inguramenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak amaitutzat eman ditu baserri bideetako bide-bazterrak garbitzeko lanak; lanok urtero egiten dira Debemenen eskutik.
 
 

Aurreko urteetan bezala, aurtengoan ere baserrialdeetako bide bazterrak garbitu ditu Soraluzeko Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Departamentuak.

Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteko (Debemen) langileak burutu dituzte lan hauek 2022ko urtarrilean hasi eta orain arte.

Lanak Irure auzoan hasi ziren eta Ezozia, San Andres eta Txurruka auzoetan jarraitu dute.

Guztira 298,5 orduko lana izan da eta beronen kostua 9.261 eurokoa, gehi BEZ-a.

Lan hauek oso garrantzitsuak izaten dira errepideak behar den moduan mantendu ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.