Foru Aldundiaren udalekuak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko mar. 21a, 09:09

Gaur hasi eta martxoaren 29a arte eman ahal izango da izena Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiek 7 eta 13 urte arteko haurrentzat antolatzen dituzten udalekuetan.

Urtero moduan, aurtengorako ere UDALEKUAK antolatu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiek.

"Udalekuak" programa hiru lurralde horietako 7-13 urte bitarteko umeei eskaintzen zaie, eta horren bitartez, haurrek jarduera ludiko hezigarrietan parte hartu ahal izaten dute.

Programa honen bidez, jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetasuna garatzeko leku bat eskaini nahi zaie bertan parte hartzen duten haurrei, beren gozamenerako eta autonomia pertsolana finkatzeko.

IZEN EMATEA

Izena emateko epea martxoaren 21etik 29ra bitartekoa da.

Izena Soraluzeko Udaleko Haurren eta Gazteen Departamentuan edo Internet bitartez egin daiteke.

Eskaera banaka eta taldeka egin daiteke (taldeko 3 neska-mutil gehienez) eta, lehentasuna emango zaielarik aurreko urteetan parte hartu ez zuten haurrei.

Plazak banatzeko zozketa apirilaren 4an egingo da, notario aurrean.

Zozketaren emaitzak aipatutako bulegoetan eta Interneten jarriko dira.

INFORMAZIOA

Programa honi buruzko informazio zehatzagoa ondorengo ESKUORRIAn aurki daiteke, udaletxera deituz (943753043) edo ondorengo loturan:

www.gipuzkoa.eus/udalekuak.