Zer botatzen dugu errefusaren ontzira?

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko mar. 2a, 11:02

Errefusaren edukiontzi baten karakterizazioa egin berri du Debabarreneko Mankomunitateak, bertara zein zabor mota botatzen den ikusteko; hobekuntza-marjina handia da.

Soraluzeko Udalak eskatuta, 2022ko otsailaren 2an Erregetxeko errefusaren edukiontziaren karakterizazioa egin zuten Debabarreneko Mankomunitateko langileek.

Edukiontziko hondakinak jaso eta  Elgetako errepideko Mankomunitateko Transferentzia Geltokira eraman zituzten, bertan aipatu karakterizazioa eginez.

Sektoreko enpresek egiten dituzten karakterizazioetan ez bezala, kasu honetan edukiontzi osoaren edukia aztertu zen. Poltsa guztiak lurrean utzi ondoren, eskuz ireki ziren, eta haien edukia barreiatu zen, zatiak behar bezala identifikatu ahal izateko. Beharrezko babes-ekipoak jarri ondoren (buzoa, eskularruak, etab.), zati bakoitza kuboetan edo plastikozko poltsetan jaso zen, eta ondoren pisatu egin zen.

Azterketaren emaitzak

Edukiontzian zeuden hondakinak era honetakoak ziren:

 

KG

%

Organikoa

28,2

28,98

Ontzi harinak

8,1

8,32

Beira

0,7

0,72

Papela eta Kartoia

9,9

10,17

RAEEs

1,4

1,44

Guztira birziklatu daitekeena

48,3

49,64

Gainerakoa

 49

 50,36

GUZTIRA

97,3

100

 

Karakterizazioaren ondorioak

Argi dago oraindik lan handia dagoela egiteko Soraluzeko gaikako bilketaren portzentajeak hobetzeko, baina emaitzak beste herri batzuetakoak baino hobeak dira. Nolanahi ere, organikoa, papera eta kartoia eta ontziak errefusaren edukiontzian uzten dira portzentaje esanguratsuan. Deigarria da, halaber, ikustea badirela oraindik beira edo tresna elektriko edo elektronikoak errefesuren edukiontzietan uzten dituzten pertsonak.