Santa Ana 2ko eraikina eraisteko prozedura abian

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko ots. 28a, 08:47

Joan zen astean hasi zen osatzen Soraluzeko Santa Ana kaleko 2. zenbakiko eraikina eraisteko lanen kontratua prozedura ireki sinplifikatuaren bidez esleitzeko espedientea.

Udaleko Hirigintza Departamentuak proposatu du Santa Ana kaleko 2. zenbakiko eraikina eraisteko lanak esleitzeko kontratazio-espedientea hastea.

Eraikina ordenazioz kanpo dago, Soraluzeko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren arabera. Gaur egun ez da erabiltzen, kontserbazio aldetik oso egoera txarrean dago, hondamen egoeran eta, eraitsi ondoren, espazio libre bat sortuko da Deba ibaiaren ertzean, eraikinak utzitako orubean.

Lanen iraupena bi hilabetekoa izango da eta lizitazioaren aurrekontua 48.832,00 BEZ-a aparte .

Kontratuaren zehaztapenak Euskadiko kontratazio publikoko plataforman aurki daitezke ondorengo loturan:https://www.contratacion.euskadi.eus/ac70cPublicidadWar/informacionAmpliadaAnuncios/search

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.