Sologoeneko zentral hidroelektrikoaren 2021eko balantzea

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko ots. 17a, 08:49

Zentralak 479.948 kWh ekoiztu zituen iaz, aurreko urteetan baino gutxiago; ekoizpenaren jaitsieraren arrazoiak turbinan izandako matxura eta zentralak abenduan izandako uholdea izan dira.

Sologoen zentral hidroelektrikoa Soraluzeko Udalaren jabetzakoa da eta 1991tik dago martxan. Deba ibaiaren 5m³/s aprobetxatzen du eta 425 KW-eko potentzia sortzen du.

2021ean 479.948 Kwh ekoiztu dira guztira, aurreko urteetako batez bestekoa baino gutxiago.

B izan dira ekoizpenaren jaitsieraren arrazoi nagusiak:

  • Turbinak urte amaieran izan duen matxura.
  • Zentralak abenduan jasan zuen uholdea, zentralaren ekoizpena geldiarazi zuena.

Bestalde, instalazioaren erabilgarritasuna % 99,47koa izan da iaz, % 3 baino gehiago hazi delarik bigarren urtez jarraian, instalazio mota horretarako ohiko parametroetara iritsita.

Hobekuntza horien arrazoi nagusiak zentralaren ustiapen-eredua aldatu izanean daude, 2018tik abian jarritako etengabeko ikaskuntza eta hobekuntza prozesuari esker. Zentralak sentsore eta eragingailu gehiago ditu orain, eta horrek arazoen aurrean automatikoki jarduteko aukera ematen dio; halaber, elementu adimentsuagoez hornituta dago, modu horetara produktibitatea handituz eta geldialdiak murriztuz.

Soraluzeko udal eraikinen eta kale-argiteria publikoaren urteko bataz besteko kontsumoa urtean 560.000 kwh izan ohi da; beraz, aurten ezin izan da lortu Udalaren energia-balantze garbia positiboa izatea.

Zentralaren urteko ekoizpenak atmosferara 147 tona CO2 isurtzea saihesten du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.