Postontzi berriak baserritarrentzat

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko ots. 3a, 08:40

Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapeneko Departamentuak Etxaburueta kaleko buzoiak zaharberritu ditu, herriko baserritarrek eskatutakoari erantzunez.

Soraluzeko Udaleko Ingurumen eta Landa Garapeneko Departamentuak, baserritarrek ekatutakoa kontutan edukita, Etxaburuetako udalaren jabetzako lokalean dauden baserritarren buzoiak zaharberritu ditu.

Urteak dira bertan ipini zirela udalerriko baserrietako buzoiak eta denboraren poderioz hondatu egin dira horietako asko.

Udalak Benito Anaiak altzari enpresa kontratatu du lan horiek egiteko eta 2.832 euroko inbertsioa egin du postontziak zaharberritzen.

Erabiltzaileek udaletxetik pasa behar dute postontzien giltzak jasotzera.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.