PACari buruzko hitzaldi informatiboa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko ots. 2a, 14:16

Euskal Nekazarien Elkarteak (ENBA) hitzaldi informatiboa antolatu du hilaren 14rako Bergarako Nekazal Bulegoan, eskualdeko baserritarrei PAC berriaren nondik-norakoez informazioa emate aldera.

2022ko martxoan hasiko da PAC-NPB eskabideak aurkezteko sasoia, aurtengoa izango delarik PAC 2014-2020 aldiko azken urtea.

2023. urtetik 2027ra PAC berria dator eta dagoeneko ezagutzen dira bere lerro nagusiak.

Hori horrela, 2022ko eskabidean aplikatu den konbergentzia ezagutzea, baina, batez ere, datorren urtetik aurrera indarrean sartuko den PACaren nondik-norakoak ezagutzea baserritarrentzat onuragarria izan daitekeelakoan, hainbat hitzaldi informatibo antolatu ditu ENBAk, Gipuzkoako eskualde ezberdinetan.

Debarroari dagokionean, hitzaldia otsailaren 14an egingo da, goizeko 11etan, Bergarako Nekazal Bulegoan.

Bilerak sarrera libre izango dute interesa duten baserritar guztientzat.

Lokalaren aforoa errespetatzearren, komenigarria da aurrez izena ematea, bai 943650123 telefono-zenbakian, bai gipuzkoa@enba.eus posta-helbidean.