Soraluzeko Udalak urtarrilaren 26ko Osoko Bilkuran onartu zuen 2022. urterako aurrekontua.
Iazkoa baino ia %30 handiagoa den aurrekontua izango du 2022. urterako Soraluzeko Udalak: 5.559.504 euro.
Diru-kopuru horretatik 1.040.902 euro inbertsioak egiteko erabiliko dira.
INBERTSIOAK
Ondorengo hauek dira Soraluzeko Udalak aurten aurrera eramango dituen inbertsiorik nagusienak:
- Kalebarren 8ko lokala eraberritzeko 455.902€.
Hauetatik 342.000€ dirulaguntza bitartez finantziatuko dira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte politikako Departamentutik lortutako dirulaguntzari esker hain zuzen ere. Printzipioz, lokalaren erabilera enplegagarritasun eta gizarteratze politikak sustatzera zuzenduko da, baina ez da helburu hauetara bakarrik mugatuko, erabilera anitzak izango dituen lokala izango baita.
- Kiroldegiko teilatuan EGUZKI PANELAK ipintzeko 90.000€
Kontutan izanda Udal eraikin guztietatik energia kontsumorik handiena duen eraikina udal kiroldegia dela, Udalak apustu garbia egin du energia berriztagarrien alde, bertan eguzki panelak ipinita.
- Udaletxeko teilatua zahar berritzeko 90.000€
- Herriko eremu desberdinetako irisgarritasuna bermatzeko 60.000€
- Hirigintza lanen idazketarako 60.000€
Partida honetan txertatuta dago SAPAko eremua birgaitzeko jaso berri dugun dirulaguntza. Laguntza hau proiektuaren idazketarako, obra zuzendaritzarako eta pabiloiaren saneamendu lanetarako erabiliko da.
- Herriko kaleak asfaltatzeko 50.000€
- Eremu urbanistikoen birgaitzea gauzatzeko 50.000€
Bi eremu hauek, besteak beste, OLALDEA eta SAPA dira.
OLALDEAri dagokionean, azken urteetan eman diren pausoekin jarraitzea da helburua, eremua birgaitu ahal izateko.
SAPA-ri dagokionean, aurrez aipatutako 50.000€-ko dirulaguntza lortu da gunea birgaitzeko beharrezkoak diren proiektuak gauzatzeko. Bestalde, pabiloiaren birgaitzea exekutatzeko URAren (Euskal Uraren agentzia)aldeko txostena jasota dago, pauso garrantzitsua lortu delarik proiektuaren tramitazioan aurrera egiteko (Gabolatseko zubia zahar berritzeko proiektua idazteko konpromisoa ere hartu du URA Euskal Uraren agentziak). Pabiloiaren birgaitzea exekutatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiko ekonomia sustapenerako departamentuak 700.000€-ko dirulaguntza aurreikusi du 2022ko aurrekontuetan proiektua errealitate bilakatzeko. Eraisketa lanak aurrera eramateko 50.000€ aurreikusi dira.
- kirol instalazioetan inbertsioak egiteko 35.000€
- Nekazaritza arloko inbertsioak gauzatzeko 35.000€
- Argiteria instalazioak zahar berritzen joateko 20.000€
- Bizikidetza proiektua gauzatzeko 15.000€
- Gizarte ongizateko inbertsioak gauzatzeko 15.000€
- Haur parkeak zahar berritzeko 11.000€
- Mendigaineko lursailen erosketak gauzatzeko 10.000€
- Hiri altzaritegirako 8.000€
- Informatika ekipoak zahar berritzeko 5.000€
- Haurreskolan egin beharreko inbertsioak finantziatzeko 5.000€
- Musika eskolan inbertsioak egiteko 5.000€
- Kultur inbertsioetarako 5.000€
- Liburutegiko liburuak erosteko 4.000€
- Itxaropena jubilatu etxeko instalazioak -ticket bai 3.000€
- Administrazioko instalazioak - tresneriarako 2.000€
- Kirol materiala eta instalazioak 2.000€
- Kiroldegiko gimnasioa ekipatzeko 1.000€
- Euskaltegiko leihoak aldatzeko 1.000€
- Gaztelekuko altzaritegia zahar berritzeko 1.000€
- Ludotekako insonorizazio lanak egiteko 1.000€
- Sologoen Elektra Etxean inbertsioak egiteko 1.000€
Azken bost inbertsio hauek gauzatzeko 1.000€tako partida aurreikusi da, partidak aktibatze aldera. Aurrekontu desberdinak eskatzen joan ahala hornituko dira beharrezko kopuruekin.
DIRULAGUNTZAK
Soraluzeko Udalak beste administrazio batzuetatik lortu dituen dirulaguntzek guztira 1.118.400€-ko zenbatekoa osatzen dute.
- 700.000 euro SAPAko pabiloia birgaitzeko.
- 342.000 euro Kalebarren 8ko lokala zahar berritzeko.
- 50.000 euro SAPAko proiektua idazteko, obra zuzendaritzarako eta saneamendu lanetarako.
- 26.400 euro skate guneko inbertsioa finantziatzeko.