Bisitari kopuruari eutsi diogu

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko ots. 1a, 12:28

Soraluzeko Udalaren webguneak aurreko urteko bisitari kopuruari eutsi zion iaz; guztira 23.575 bisitari eta 40.778 bisita izan ditu webguneak azken hamabi hilabeteetan.

Soraluzeko Udalaren web-orriak -www.soraluze.euseutsi egin zion bisitari kopuruari 2021. urtean zehar.

Guztira, udalaren web-orriak 23.575 bisitarik egindako 40.778 bisita edo saio izan zituen iazko urtean.

Hauek dira iazko urteko daturik esangurasuenak:

  • Trafikoaren %53 mugikorretatik etorri zen, eta ia beste horrenbeste, %47, ordenagailuetatik.
  • Bisitariek 111.747 orrialde irakurri zituzten, aurreko urtean baino %5,7 gehiago.
  • Atalik bisitatuena "tramiteak" izan zen iaz, "albisteak" atalaren aurretik.
  • Erabiltzaileen %30ek egin zuen euskarazko hautua.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie herritarrei webgunea jarraitzeagatik eta jakinarazi nahi die berau hobetzen jarraitzeko ahalegin etengabean diharduela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.