Urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Komunaren 39/2015 Legearen 133. artikuluak Lege edo Araudia izaera duten arauen garapen edo gauzapen prozeduran hiritarren parte hartzea erregulatzen du, araua egin aurretik, hiritarren eta arau horren eraginpeko izan daitezkeen erakundeen iritziak jasoko dituen kontsulta egin beharra dagoela ezarriz.
Soraluzeko Udala egun indarrean dagoen lokalak etxebizitza erabilerara aldatzeko araudia berraztertzen dabil eta erregulazio berri baten garapen prozesuan dihardu, etorkizuneko araudi horren hasierako zirriborro bat oinarri hartuta.
Horrenbestez, egoki ikusi du lokalak etxebizitza bihurtzea arautzen duen ordenantzaren aldaketak onartzeko kontsulta publikoa egitea, etorkizuneko arau horrek eragin ditzakeen hiritar eta erakundeen iritzia ezagutze aldera, eta era honetan hasierako zirriborroan irizten diren aldaketak egite aldera.
Jendaurrean jartzen den ordenantza berriak 2. tituluaren 4. artikuluan dauka aldaketa, ondorengo paragrafoa gehitzen delarik: "Baimena ematen da goiko hurrengo etxebizitzari atxikitako beheko solairua gaitzeko, baldin eta barruko eskailera baten bidez bi lokalen arteko lotura zuzena ezartzen bada. Inola ere ezin izango dute finka independenterik eratu, eta beheko solairua eraikin bereko goiko solairuan dagoen etxebizitzari atxikitako lokal gisa inskribatu beharko da, baldin eta aurez horrela ez badago. Lokal horrek sarbide bakarra izango du goiko etxebizitzatik lotura izango duen barnek eskailera bidez eta bi lokalek (beheko solairua eta lehenengo solairua) ordenantza honetan ezarritako bizigarritasun-baldintzekin bete beharko ditu".
Interesdunek 20 eguneko epea izango dute araudi zirriborroari beren ekarpenak egiteko.
Araudiaren zirriborroa HEMEN kontsulta daiteke.
Hala nahi duten herritarrek, erakundeek eta elkarteek honako posta elektroniko honen bidez helaraz ditzakete beren iritziak: udala@soraluze.eus.