Hainbat kale asfaltatzeko lanak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko urt. 25a, 14:07

Herriko hainbat gune asfaltatuko dituzte bihartik eta ostiralera bitartean; Santa Ana kalea asteazkenean eta Gabolats eta Erregetxea ostegun eta ostiralean; ibilgailuak kendu behar dira.

Bihar hasi eta ostirala bitartean, herriko hainbat kaletako fresaketa eta asfaltatze lanak egingo dira.

Santa Ana, Gabolats eta Erregetxea dira asfaltatutako diren guneak; Santa Ana kaleari dagokionean, 18 eta 24 zenbakien arteko tartea.

Lanak behar den moduan egin ahal izateko beharrezkoa da lanen hasiera ordurako ibilgailuak bertatik erretiratzea.

Hauxe da egingo diren lanen egutegi eta ordutegia:

  • Santa Ana kalea (18-24 zk.): Asteazkena, urtarrilak 26, 8:00etatik aurrera.
  • Gabolats kalea: Osteguna, urtarrilak 27.
  • Erregetxea: Osteguna, urtarrilak 27, 14:00etatik aurrera.

Santa Ana kaleko lanak asteazkenean bertan amaituko dira eta Gabolats eta Erregetxekoak ostiralean.