Asiako liztorraren aurkako kanpaina

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

16 liztor-habia suntsitu dira aurreko urtean herrian, Asiako liztorra desagerrarazteko helburuarekin Gipuzkoako Foru Aldundiak aurrera eraman duen kanpainari esker.

Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeko arduradun Ramon Gallastegik jakinarazi duenez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Fauna Basatiaren eta Abeltzaintzaren Departamenduak abenduaren 17n eman zion amaiera Asiako liztor-habiak suntsitzeko 2021ko kanpainari, negua ailegatzearekin batera habi hauek aktibo izateari utzi egiten diotelako.

2021. urtean zehar Asiako liztorren 16 habia deuseztatu ziren Soraluzen, aurreko urtean baino 12 gutxiago.

Habiak suntsitzeko lanak Debemenek (Debabarreneko landa garapeneko Elkartea) burutu ditu.

Aurreko urteetan deuseztatu izan den habi-kopurua ondorengoa izan da:

  • 2014: 11 Debemenek eta 3 Aldundiko basozainek.
  • 2015: 4 Debemenek eta 5 Aldundiko suhiltzaile eta basozainek.
  • 2016: 19 Debemenek.
  • 2017: 16 Debemenek
  • 2018: 12 Debenenek
  • 2019: 22 Debemenek.
  • 2020: 28 Debemenek

Aipatutako lan hauen kostua 960 eurokoa izan da, 60 euro habia bakoitzeko, Bez-a aparte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.