"Kranston ikastetxea" filmaren proiekzioa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala

"Kraston ikastetxea" pelikula ikusi ahal izango da igande honetan, arratsaldeko 5etan, Udaleko Kultura Batzordeak eta Atxolin Guraso Elkarteak antolatzen duten haurrentzako zine zikloan.

Atxolin IGE-k eta Udaleko Kultura Sailak antolatzen duten haurrentzako zine-zikloaren barruan "Kranston ikastetxea, munstroen eskola" filma ikusi ahal izango da igande honetan, urtarrilak 23, arratsaldeko 5etan Herri Antzokian.

Sarrera doakoa da Atxolin IGE elkarteko bazkideentzat eta 2 eurokoa gainontzekoentzat.

Emanaldia COVID-19ari aurre hartzeko neurriekin eramango da aurrera:

  • Maskara derrigorrezkoa da, 6 urtetik gorakoentzat.
  • COVID ziurtagiria derrigorrezkoa da 12 urtetik gorakoentzat.
  • Sartu aurretik eskuak gelarekin garbitu beharko dira.
  • Ikusleak baimendutako eserlekuetan jarri beharko dira.

Gaur egungo neurriekin herri antzokiaren aforoa 100 lagunekoa da.

PELIKULA

Izenburua: "Kranston ikastetxea".

Urtea: 2019.

Herrialdea: EEUU

Iraupena: 80 minutu.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.