Aurrematrikulazioa Eskola Publikoan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko urt. 17a, 09:33

Urtarrilaren 17tik 28ra bitartean dago zabalik datorren ikasturtean eskolaratu nahi duten haurrentzako aurrre matrikulazio-epea; interesdunek ikastetxean egin behar dute matrikula.

Urtero garai honetan ohikoa izaten den moduan Hezkuntza Sailak datorren ikasturteari begirako matrikulazio-kanpaina zabaldu du.

Matrikula-epea astelehenean gaur zabaldu da, urtarrilak 17, eta hilaren 28ra arte dago zabalik.

Datorren ikasturtean eskolaratuko diren haurrak 2020. urtean jaiotakoak dira.

Eskabidea nola egin

Eskabidea bi bide hauetakoren bat erabiliz bete beharko da:

  • On-line, Hezkuntza Sailak horretarako prestatzen duen aplikazio informatikoaren bidez : www.hezkuntza.net
  • Ikastetxeko idazkaritzan.

Ordutegia

Eskabidea ikastetxean bertan egin nahi bada, ondorengo ordutegian:

  • Astelehen, asteazken, ostegun eta ostiralak: 09:30-12:00
  • Astearte, asteazken eta ostiralak: 14:30-16:00

Dokumentazioa

Aurrematrikula egiteko ondorengo agiriak eraman behar dira:

  • Ikaslearen familia-liburuko fotokopia, edo jaiotza-agiria.
  • Eskaera egiten duen pertsonari dagokion familia-liburuko fotokopia: aita, ama edo ikaslearen legezko tutorea dela ziurtatzen duen agiria.
  • Eskabidea egiten duen lagunaren NANaren edo AIZren fotokopia: aitarena edo amarena, edo legezko tutorearena.
  • Familiaren bizilekuaren ziurtagiria (ikaslearena, aitarena, amarena, edo tutorearena), gehie­nez hiru hilabeteko antzinatasunekoa eta Udalak egindakoa.
  • EAEtik kanpo eskolatutako ikasleen kasuan, egindako ikasketen ziurtagiria, argi eta garbi adieraziz zer maila egiten ari diren une horretan.
  • Ikaslea etxean hartu bada, egoera hori egiaztatzen duen ziurtagiri ofiziala.
  • Hezkuntza Sailak ezarritako berezko protokoloa bete izanaren agiria, familia banandua edo dibortziatua bada.
  • Osasun kartilaren fotokopia (haurra agertzen den kartilarena)
  • Bankuko kontu korrentearen zenbakia (IBAN)

Informazioa

Edozein argibidetarako ikastetxearekin jarri behar da harremanetan:

Plaentxi HLHI

Estaziño kalea, 11

943752528