Aldundiaren dirulaguntza Skategunerako

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko urt. 13a, 10:31

Gipuzkoako Foru Aldundiak 26.434 euroko dirulaguntza eman dio Soraluzeko Udalari kiroldegi gainean eraikitako skateguneko gastuak arintzeko; inbertsioaren %60koa da finantzazioa.

Soraluzeko Udalak Skategunea egokitu zuen 2021ean, kiroldegi ondoko orubean. Instalazioa uztailaren amaieran inauguratu zen, eta Udalak 44.056 € inbertitu zituen aipatutako azpiegitura eraikitzeko eta ingurua egokitzeko (argiztapena eta itxitura).

Azaroan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren kirol-instalazioetan obrak egiteko diru-laguntzen deialdira aurkeztu zuen proiektua Udalak, eta, urtarrilaren 5ean, proiektua Aldundiko Kirol Zerbitzuak aztertu eta dagokion Batzordeak txostena ebaluatu ondoren, 26.434 euroko diru-laguntza jaso da, Udalak egindako inbertsio osoaren % 60.

Aldundiaren dirulaguntza-deialdiaren helburu nagusietako bat Gipuzkoan herritar guztiei sarrera librea eta doakoa ahalbidetuko dien aire zabaleko kirol instalazioen sarea hobetzea zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.