Zuhaitzak kimatuko dituzte Arrizabaletan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2022ko urt. 11a, 10:19

Auzoko bizilagunek egindako eskaeraren ondotik, Debemen elkarteko beharginek Arrizabaleta parkeko zuhaitzak kimatuko dituzte ostegun honetan; beharrezkoa da ibilgailuak kentzea.

Ostegun honetan, hilaren 13an, lehenengo orduan ekingo zaie Ezozibideko Arrizabaletako parkeko zuhaitzen kimaketa lanei.

Bertako komunitateetako bizilagunen eskaria jaso ondoren, Udalak Debemen (Deba Barreneko Landa Garapen elkartea) kontratatu du lan hauek egiteko.

Lanak behar den bezala egin ahal izateko, ostegunerako, goizeko 8:00etarako, bertan aparkatuta dauden ibilgailuak kendu egin beharko dira.

Lanen kostua 847,99 eurokoa da, BEZ-a barne.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.