Urtero egiten duen moduan, poltsiko egutegitxoak argitaratu ditu aurtengoan ere Soraluzeko Udalak.
Aurtengorako aukeratutako leloa "Hemen eta orain, berdinasuna" da eta Parekidetasun Batzordea arduratu da inprenta-gastuak finantzatzeaz.
Egutegiak herriko telefono interesgarrienen zerrenda dakar atzealdean, herritarrek eskura izan ditzaten.
3.000 aleko tirada egin du Udalak eta hilabete hasieran banatu zituen herriko etxeetara.
Jaso ez edo gehiago behar dituenak Udaleko Harera Bulegoan eskuratu ditzake.
Egutegiak dakartzan telefono-zenbakiak HEMEN ikus daitezke.