Abenduaren 10ean amaitu zen txartelak aurkezteko eta Soraluzeko Udaleko Gizarte Ongizate Sailak emandako laguntza-bonuen gastua justifikatzeko epea.
Bonu horiek Soraluzeko saltokietan gastatu behar ziren, eta 50 euroko zenbatekoa zuten gizarte-laguntzak jasotzen zituzten pertsonentzat eta familientzat (DBE, AGI), eta 100 eurokoa pentsiodunentzat, langileentzat eta langabezian daudenentzat.
Aurtengo deialdiko zifrak honako hauek dira:
- 67 bonu-eskaera aurkeztu dira, eta horietako 62 onartu dira eskatutako baldintza guztiak betetzean.
- Emandako 62 bonuetatik 19 50 eurokoak izan dira eta 43 100 eurokoak.
- 50 euroko bonuak jaso dituzten 19 pertsona eta familiek gizarte-laguntzak jasotzen dituzte, eta 100 euroko bonuak jaso dituzten 43 pertsona eta familietatik 13 pentsiodunak dira, 17 langileak, 2 langabetuak eta 11 inolako laguntzarik jasotzen ez dutenak.
Emandako bonuen zenbatekoa, guztira, 5.250 €-koa da.