Lankidetza-hitzarmen berria

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko abe. 28a, 08:30

Dolmenen Ibilbidea garatzen eta balioan jartzen jarraitzeko lankidetza-hitzarmen berria egin dute Soraluze, Bergara eta Elgoibarko udalek, Debemen eta Debegesa erakundeekin batera.

Joan den asteazkenean egindako osoko bilkuran aho batez onartu zuen Soraluzeko Udalak “Dolmenen Ibilbidea”  proiektua kudeatzeko eta garatzeko lankidetza hitzarmena.

Aipatu hitzarmena Bergara, Elgoibar eta Soraluzeko udalek, Debemen elkarteak (Debabarreneko landa garapen elkartea) eta Debegesa elkarteak (Debabarreneko garapen ekonomikorako elkartea) adostu dute.

Orain sinatutako lankidetza-hitzarmenak jarraipena ematen dio Elosua-Plazentziako Estazio Megalitikoa eta bertako ingurunea balioan jartzeko proiektuari hasiera emateko helburuarekin 2010ean Bergara, Elgoibar, eta Soraluzeko udalek hasi zuten elkarlan-bideari.

Proiektu honen helburu nagusia ingurunearen interes kultural eta naturalaz baliatuz, bertako herritarrak eta bisitariak erakartzeko gune bat sortzea da;  horrela, gaur egun dauden enpresen jarduera ekonomikoa areagotzeko eta, halaber, turismo, dibulgazio, hezkuntza eta abarreko eremuetako jarduera berriak ere garatzeko oinarriak jarriz.

Hitzarmen honen iraupen-epea 2022ko urtarrilaren 1etik 2024ko urtarrilaren 31ra artekoa izango da.

HITZARMENA hemen kontsulta daiteke.