Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak eta SlakHerria Elkarteak “Expo Slakherria -Soraluze” argazki lehiaketa antolatu zuten azaroan.
Lehiaketaren helburua ekainaren 19an Soraluzen ospatu zen Urban Highline Topaketaren 1. edizioan egindako argazkiak bildu, argazkilarien lana balioan jarri eta erakusketa bat antolatzea izan da.
Lehiaketara aurkeztu diren argazkien artean 3 sari banatu dira, argazki saridunak Slakherria Elkarteak argitaratuko duen egutegia ilustratzeko erabiliko direlarik.
Halaber, beste 27 argazki ere aukeratuko ditu epaimahaiak, arestian aipatutako 3rekin batera, 2022ko otsailaren 7tik 19ra, erakusketa antolatzeko asmoarekin.
Epaimahaiak irudien originaltasuna eta enkoadraketa izan ditu kontuan argazki saridunak aukeratzeko orduan.
Hauek izan dira, epaimahaiaren iritziz, 3 argazkilaririk onenak:
- 1. SARIA: Mikel Valero.
- 2. SARIA: Fernan Oregi.
- 3. SARIA. Bittor Murgurzur.
Saridunek 150, 100 eta 50 euroko sariak jaso dituzte, hurrenez-hurren.
1. SARIA
2. SARIA
3. SARIA