Atzerritarren legeari buruzko hitzaldia

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko abe. 13a, 12:49

Udaleko Inmigrazio Sailak hitzaldia antolatu du bihar, asteartea, arratsaldeko 4etan; atzerritarren legeari buruz jardungo dute, bizileku eta lan-baimenak lortzeko prozedurez eta abarrez.

Soraluzeko Udalak atzerritarren legeari buruzko hitzaldi irekia antolatu du abenduaren 14rako Udaleko Inmigrazio Sailak.

Saioa kiroldegiko Tolarekua Aretoan egingo da, 16:00etatik-18:00etara; atzerritarrei zuzenduta dago, baita atzerritarrekin lotura dutenei (familiakoa, lanekoa…) eta informazioa behar dutenei ere.

Atzerritarren ordenamendu juridikoan aditua den abokatu batek emango du hitzaldia eta bertan, bizileku eta lan-baimenak lortzeko prozedurak eta eskakizunak azalduko ditu. Halaber, berritzeko baimenak, familia berrelkartze, nazionalitatea lortzeko prozedura….

Sarrera doakoa eta librea izango da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.