Haurrentzako zine zikloa abiatuko da domekan

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021eko abenduaren 10a

"Oltxiak" pelikulak emango dio hasiera igande honetan Atxolin Guraso Elkarteak eta Udaleko Kultura Sailak elkarlanean antolatzen duten haurrentzako zine-zikloari.

Atxolin IGE-k eta Udaleko Kultura Sailak haurrentzako zine-zikloa antolatu dute aurtengoan ere.

Zikloa 6 pelikulak osatzen dute, guztiak azken urteetan estreinatutakoak, eta igandeetan proiektatuko dira, arratsaldeko 5etan, hamabost egunean behin, urtarriletik martxora.

Pelikulak, gutxi gora-behera, 5-12 urte arteko haurrei daude zuzenduta, nahiz eta pelikularen arabera aldatu egiten den adinik gomendagarriena.

Sarrera doakoa izango da Atxolin IGE-ko bazkide diren haurrentzat, eta 2 eurokoa gainontzekoentzat.

Hauetxek dira aurtengo zikloa osatzen duten pelikulen zerrenda eta proiekzio-datak:

  • ABENDUAK 12

Filma: "Oltxiak".

Urtea: 2021.

Herrialdea: Alemania.

Iraipena: 85 minutu.

  • URTARRILAK 9

Filma: "D'artagnan eta 3 mosketxakurrak".

Urtea: 2021.

Herrialdea: Espainia.

Iraupena: 84 minutu.

  • URTARRILAK 23

Filma: "Kraston ikastetxea".

Urtea: 2019.

Herrialdea: EEUU

Iraupena: 80 minutu.

  • OTSAILAK 6

Filma: "Sablehortz".

Urtea: 2019.

Herrialdea: Norvegia.

Iraupena: 81 minutu.

  • OTSAILAK 20

Filma: "Tom eta Jerry".

Urtea: 2021.

Herrialdea: EEUU.

Iraupena: 101 minutu.

  • MARTXOAK 13

Filma: "Elfkinak".

Urtea: 2020.

Herrialdea: Alemania.

Iraupena: 78 minutu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.