Herriko merkatarien elkarteak (Bizikale) bonu-kanpaina berria jarri du martxan Gabon egun hauetarako.
Erosketak abenduaren 9tik urtarrilaren 10era bitartean egin ahal izango dira merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan.
Bi bonu ezberdin banatuko dira:
- Merkataritza & Zerbitzuak bonuak 30 € balio du, eta 20€an eros daiteke.
- Ostalaritza bonuak 15 € balio du, eta 10 €an eros daiteke.
Bonuak abenduaren 9tik 14ra bitartean erosi ahal izango dira, Udal Liburutegiko sarreran (Kulturgunea), ondorengo ordutegiarekin
- Osteguna, abenduak 9: 09:00-19:30 h.
- Ostirala, abenduak 10: 09:00-13:00 h.
- Astelehena, abenduak 13: 09:00-19:30 h.