Soraluzeko Udalak herritarrei jakinarazi die Armeria Eskola Elkarteak KONTRATAZIO KONPROMISOA programaren 3. edizioa abian jarriko duela aurten.
Lehenengo bi edizioetan lortutako emaitzak oso onak izan ziren (8 kontratazio 1. edizioan eta 6 kontratazio 2. edizioan). Hirugarren edizio honetan, gutxienez 6 hilabetez kontratatzeko konpromisoa hartu dute 4 enpresak, eta aurreikusitako 12 parte-hartzaileen erdiak kontratatuko dituzte gutxienez.
Aurten FMEC0110 Estalitako Elektrodo bidezko Soldadura eta TIG Soldadura Profesionaltasun Ziurtagiria ikastaroa eskainiko da.
Ikastaroa 640 ordukoa, eta 2021eko abenduaren 13an hasiko da eta 2022ko maiatzaren 27an amaitzea aurreikusten da. Ikastaroa aurrez aurrekoa izango da, eta gaztelaniaz emango da, goizez, 08:00etatik 14:30era, astelehenetik ostiralera.
Izen-emate epea 2021eko abenduaren 1ean amaituko da eta izen-ematea 615775556 telefonora deituz, Armeria Eskolako 104 bulegoan edo esteka honetan egin daiteke: http://ikastaroak.armeriaeskola.com/curso/513/info
Ikastaroa Lanbideren irizpideen araberakoa da.