Ingurumen teknikari baten kontratazioa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko aza. 9a, 13:11

Sei hilabeterako ingurumen teknikaria kontratatuko du Udalak, lanjardun erdian, LANBIDEk diruz lagundutako enplegua sustatzeko tokiko ekintzen programaren barruan.

Soraluzeko Udalak sei hilabeterako eta lanaldi erdian ingurumen teknikari plaza bat eskaintzen du “Gune berdeen kudeaketa plangintza” proiektua gauzatzeko, LANBIDEk diruz lagundua, enplegua sustatzeko tokiko ekintzen programaren babesean.

Lanpostua betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeak, SBE-ren jasotzaile titularrak eta 55 urte baino gehiagokoak.

Betebehar espezifikoak:

  • Lanbiden langabetu moduan izena emanda egotea.
  • Biologia, Ingurugiro Zientzietan Baso edo Nekazaritza Ingeniaritzan edota Geografia eta Lurralde Antolakuntzako graduatua.
  • EGA Titulua edo baliokidea, 55 urtetik gorakoek izan ezik.
  • Debabarrena bailaran erroldatuta egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.

Izen-ematea:

Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan eman dezakete izena gaur hasi eta azaroaren 22ra arte, biak barne.