Hiru peoiren kontratazioa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko aza. 9a, 11:00

Sei hilabeterako 3 peoi kontratatuko ditu Soraluzeko Udalak, lanjardun partzialean, LANBIDEk diruz lagundutako enplegua sustatzeko tokiko ekintzen programaren barruan.

Soraluzeko Udalak sei hilabetez eta lanaldi partzialean (%69), hiru peoi lanpostu eskaintzen ditu, LANBIDEk diruz lagundutako “AISIALDIRAKO BERDEGUNEEN ATONTZEA”  proiektua gauzatzeko, Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen programaren babesean.

Lanpostu hauek betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasunaemakumeek, SBE-ren jasotzaile titularrek eta 55 urte baino gehiagokoek.

Betebehar espezifikoak:

  • Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
  • Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez AISA titulua eskatuko da), 55 urtez gorakoetan izan ezik.
  • Baldintza fisiko onak.
  • Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean enplegurik gabe eta LANBIDEko bulegoan izena ematea izatea.

Izen-ematea:

Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete gaur hasi eta azaroaren 22ra arte, biak barne.