Bizikidetza eta Memoria Jardunaldiak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko aza. 5a, 11:44

"Bizikidetza eta Memoria" izeneko jardunaldiak antolatu ditu, aurten ere, Soraluzeko Bizikidetzarako Mahaiak; "Literatura eta gatazka" mahai-ingurua eta "Non dago Mikel?" dokumentalaren proiekzioa.

"Bizkidetza eta Memoria" izenburupean jardunaldiak antolatu ditu berriro ere Soraluzeko Bizikidetzarako Mahaiak.

Mahai hau duela urte batzuk sortu zen herrian eta Udalean ordezkaritza duten alderdietako kideek osatzen dute, bizikidetza eta memoria dutelarik hizpide. Mahaian Baketik erakundeko ordezkari batek ere parte hartzen du, bitartekari eta koordinazio lanetan.

Urtean behin, gaiaz herritarrekin batera jarduteko ahaleginean, jardunaldia antolatzen da.

Jardunaldi hauen helburua herritarrekin batera bizikidetzaeta memoriaz hausnartzea da, gertatutakoaz berba egitea eta gertatutakoak elkarbizitzan eragindako zauriak sendatzea.

Aurtengo jardunaldiak azaroaren 9an eta 11n eramango dira aurrera eta bi ekitaldi izango ditu dituzte: "Literatura eta gure gatazka" mahai-ingurua eta "Non dago Mikel? dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia.

MAHAI-INGURUA (Azaroak 9)

"Literatura eta gure gatazka: nola laguntzen digu literaturak Euskal Herriko egungo gogoetan?"

Mahai-ingurua Iban Zaldua eta Irati Goikoetxea idazleekin.

Arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.

Euskaraz

DOKUMENTALA & SOLASALDIA (Azaroak 11)

Non dago Mikel?” dokumentala eta solasaldia Laura Pego eta Paco Etxebarriarekin.

Arratsaldeko 7etan, Herri Antzokian.

SINOPSIA 1985eko azaroa. Guardia Zibilak, terrorismoaren kontrako operazio baten barrenean, Mikel Zabalza atxilotu du, autobuseko gidari gazte bat, beste pertsona batzuekin batera. Gainerako gazteak askatu dituztenean, tortura basatiak jasan izana salatu dute. Baina Mikel falta da.

  • Laura Pego. Doktorea eta EHUko Kriminologiaren Euskal Institutuan ikertzailea.
  • Paco Etxebarria. Doktorea eta aditua auzitegiko antropologia eta biologian.

Gazteleraz