"Expo SlakHerria" argazki-lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko aza. 4a, 08:48

Ekainaren 19an herrian ospatu zen Urban Highline Topaketan egindako argazkien lehiaketa antolatu dute Soraluzeko Udalak eta SlakHerria Elkarteak; hilaren 19ra arte aurkeztu daitezke argazkiak.

Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak eta SlakHerria Elkarteak “Expo Slakherria -Soraluze” argazki lehiaketa antolatu dute.

HELBURUA

Lehiaketaren helburua ekainaren 19an Soraluzen ospatu zen Urban Highline Topaketaren 1. edizioan egindako argazkiak bildu, argazkilarien lana balioan jarri eta erakusketa bat antolatzea da.

ARGAZKIAK NOIZ ETA NOLA AURKEZTU

Argazkilari bakoitzak nahi adina argazki aurkeztu ahal izango ditu.

Argazkiak azaroaren 8tik 19ra aurkeztu beharko dira, biak barne, ondorengo posta-helbidera wetransfer bitartez bidalita: sustapena@soraluze.eus

EPAIMAHAIA

Epaimahaia Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeko eta Slakherria Elkarteko kideek osatuko dute.

Epaimahaiaren erabakia azaroaren 30ean emango da ezagutzera.

Lehiaketara aurkezten diren argazkien artean 3 sari banatuko dira. Argazki saridunak Slakherria Elkarteak argitaratuko duen egutegia ilustratzeko erabiliko dira.

Halaber, beste 27 argazki ere aukeratuko ditu epaimahaiak, arestian aipatutako 3rekin batera, 2022ko otsailaren 7tik 19ra, erakusketa antolatzeko asmoarekin.

Lehiaketara aurkeztutako argazkiak Soraluzeko Udalaren eta SlakHerria Elkartearen esku geldituko dira, egoki irizten dion erabilera egin dezan, argazkiaren jabearen izena aipatuta, beti ere.

BALORAZIO-IRIZPIDEAK

Epaimahaiak ondorengo irizpideen arabera aukeratuko ditu argazkiak:

  • Irudien originaltasuna eta enkoadraketa hartuko dira kontuan.
  • Argazkiak koloretakoak izango dira. Moldaketak egin ahal izango dira, baina jatorrizko tonalitatea mantenduta beti ere.

SARIAK

Hiru sari banatuko dira:

1. Saria: 150 euro.

2. Saria: 100 euro.

3. Saria: 50 euro.

Argazkia: Fernan Oregi