Soraluzeko Udalak "Sormen tailerrak" egitasmoaren baitan eskaintzen dituen tailerretako bat da zirku-tailerra.
Bertan 5 eta 12 urte arteko neska-mutilek hartu ahal dute parte, bi taldetan banatuta: 5-7 eta 8-12.
Astean ordu eta laurdeneko saioak jasotzen dituzte, Arrate Espilla irakaslearen eskutik.
Ondorengoak dira bertan lantzen direnak:
- Gorputz adierazpena.
- Psikomotrizitatea.
- Oreka.
- Sormena.
- Klown teknikak.
- ....
Oraindik bada plaza librerik.
Izena ematea nahi duenak 943753043 telefono-zenbakira deitu behar du.
Hileko kuota 20 eurokoa da.