Txalo Antzerki Konpainiak "Konpromisoa" antzezlana taularatuko du larunbat honetan, arratsaldeko 7:00etan, Herri Antzokian.
"Konpromisoa" Philippe Caludel frantziarrak idatzitako antzezlana da eta Begoña Bilbaok zuzentzen du.
Aktore lanetan hiru aurpegin oso ezagun arituko dira: Ramón Agirre, Joseba Apaolaza eta Zuhaitz Gurrutxaga.
Sarrerak 10 euroan daude salgai, Iratxo gozo-dendan.
KONPROMISOA (Txalo Antzerki Konpainia)
Zuzendaria: Begoña Bilbao.
Testua: Philippe Claudel.
Aktoreak: Joseba Apaolaza, Ramon Agirre eta Zuhaitz Gurrutxaga.
Eguna: Urriak 30, larunbata.
Ordua: Arratsaldeko 7etan.
Tokia: Herri Antzokia.
Sinopsia:
Tomas eta German aspaldiko lagunak dira; Tomas sasi autore bat da eta German, bere lanbidean arrakasta handirik gabeko aktorea. Germanek arazo ekonomikoak dauzka eta bere apartamendua saldu beharra du, bai ala bai. Pisua erosi nahi duen batekin tratua egiteko geratu da eta Tomasi laguntza eskatu dio. Izan ere, bere idazlanak maila eskasekoak izan arren, zintzo plantak egiten ez du parekorik. Bere doainik handiena da.
Eroslearekin tratua egiteko prest daude. Eroslea edo engainatuko duten inuzentea? Eroslearen zain dauden bitartean, bi lagunak elkarri belarria goxatzen arituko dira, mokoka, adar jotzen. Baina, halako batean, egoerak okerrera egingo du. Aspaldi gordeta zeuzkaten erremin eta sumindurak elkarri botako dizkiote. Eroslea iristen denean, bi tratanteak eztabaidako punturik gordinean harrapatuko ditu. Erosleak ikusle soil baten jarrera hartuko du? Edo bi lagunen arteko sesioan, epaile lanak egingo ditu? Edo okerrenera, bien arteko joko maltzur horretan, biktima bihurtuko ote da?