Ohiko ordutegia, berriro ere.

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko urr. 27a, 12:21

COVID-19ari aurre egiteko neurriak arintzearekin batera, ohiko ordutegia berreskuratu du ludoketa-zerbitzuak; kuotetatik jasotzen den diruak aurrekontuaren %3 osatzen du.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak urriaren 6an argitaratutako Dekretuak indarrik gabe utzi ditu orain arteko aforo-mugak eta, ondorioz, ohiko ordutegia berreskuratu du Soraluzeko Udal Ludotekak.

Orain artean moduan, baina, 6 urtetik gorakoek maskara erabili beharko dute. Halaber, desinfekzio-neurriek bere horretan jarraitzen dute.

ORDUTEGI BERRIA

Hori horrela, ondorengo moduan gelditu da berriro ere, ludotekako ordutegia:

 

ASTELEHENA

ASTEARTEA

ASTEAZKENA

OSTEGUNA

 OSTIRALA

 OSTIRALA

16:30-17:55

4-5 URTE

(A TALDEA)

4-5 URTE

(B TALDEA)

4-5 URTE

(A TALDEA)

4-5 URTE

(B TALDEA)

LH5 (*)

LH 3-4

17:00-19:00

18:10-19:30

LH 1

(A GELA)

LH 1

(B GELA)

LH 2

(A GELA)

LH 2

(B GELA)

LH6 (*)

LH 3-4

17:00-19:00

 

(*) LH5 eta LH6 mailetako erabiltzaileek 1 1/2 orduko zerbitzua dute ohiko 2 orduak beharrean, ikasturte honetan erabiltzaile askok eman duelako izena.

KUOTA

Urteko kuota 40 eurokoa da, nahiz eta hobari desberdinak egon, familia-unitatearen kide kopuruaren eta errenta-mailaren arabera.

Kuota kobratzen da matrikulazio-prozesuan nolabaiteko ordena jartzeko eta, ahal den neurrian, bermatzeko izena ematen dutenek zerbitzua erabiltzen dutela eta beste pertsona batek aprobetxa dezakeen plaza bat betetzen ez dutela.

INTERESEKO HAINBAT DATU

2021-2022 ikasturtean matrikulatutako haurrak: 179

Zerbitzuaren urteko kostua: 99.472 €

Kuota bidezko urteko diru-sarrerak: 3.000 €, gutxi gorabehera.

Zerbitzuaren urteko kostua erabiltzaile bakoitzeko: 555 €

Kuotengatik bildutakoen egindako inbertsioarekiko portzentajea: % 3,02

Zerbitzuak dituen hezitzaileak: 4

HELBURUAK

Soraluzeko ludoteka udal-zerbitzu publikoa da, eta haurrei lotutako helburu nagusi hauek ditu:

  • Haurren garapen ludikoa ahalbidetzea.
  • Betebeharrik gabeko denboraz eta aisialdiaz gozatzea, modu aktibo, parte-hartzaile, sortzaile eta osasungarrian, ongizatea eta garapen pertsonal eta soziala bultzatzeko.
  • Bizitzako oinarrizko jarrerak eta trebetasunak bereganatzea eta garatzea (hau da, kognitiboak, sozialak, psikomotrizeak, afektiboak eta abar).
  • Haur izateko moduak ezagutzea eta izateko modu desberdin horien onarpena erraztea. Aniztasunaren bizikidetzarako dinamikak sortzea.
  • Taldeko bizikidetza eta taldeen arteko harremanak sustatzea eta bultzatzea.
  • Trantsizioak erraztea (haurtzarotik nerabezarora), erritmo eta egoera desberdinak kontuan hartuta.
  • Gai komunetan parte hartzen duten subjektu aktibo sentiaraztea.
  • Gaitasun desberdinen garapena sustatzea: hau da, erabakiak hartzea, iritziak ematea eta berdinen taldearekin eztabaidatzea beren intereseko gaietan, dituzten gaitasunen arabera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.