Euskarazko Irakurleen Kluba

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko urr. 4a, 09:16

Nerea Loiola dazlearen "Epizentroa" ipuin-liburua izango dute berbetagai gaurko saioan euskarazko irakurleen klubeko kideek; saioa arratsaldeko 7etan izango da, kulturguneko erakusketa-gelan.

Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordearen ekimenez herrian duela urte batzuk sortu zen Euskarazko Irakurleen Klubak gaur egingo du ikastute berriko lehendabiziko saioa, Nerea Loiola (Deba,1985) idazlearen "Epizentroa" ipuin-liburuaren gainean jarduteko.

Zazpi ipuinez osatua da Nerea Loiolaren lehen narrazio bilduma hau. Gai ugari ukitzen ditu: maitasuna, desioa, sexua, gurasotasuna, zoriontasunaren eraikuntza, nahiak-ardurak-ezinak... Estilo fina eta erakarmen-indar handiko istorioak, beti giza harremanen ardatzaren kiran, xehetasunari eta keinuari adi.

Klubeko kideak bi hilabetean behin elkartzen dira astelehenetan, arratsaldeko 7etan, aldiko liburu ezberdin bat lantzeko. Tarteka, gainera, aukeratutako liburuaren idazlea ere gonbidatzen  dute saioetara.

Apurka-apurka kluba handitzea doa. Hamahiru lagunek eman dute izena ikasturte berrian.

Norbaitek izena ematea nahiko balu, Udaleko Hizkuntza Politikaren Departamentuarekin harremanetan jarrri beharko luke ().

Jasone Osoro idazle elgoibartarra da klubaren saioak dinamizatzen eta irakurri beharreko liburuak proposatzen dituena.