ZER DA?
Beldur Barik programak BELDUR BARIK JARRERA! ikus-entzunezko lehiaketaren 12. edizioa antolatu du.
Lehiaketaren xedea da emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerei aurre egiten dioten neska-mutilen adierazpenak onartu, baloratu eta bultzatzea.
Lehiaketara aurkezten dituzten ikus-entzunezko lanek errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzukizunean eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarreren adierazgarri izan behar dute.
Proiektu parte-hartzaileek Beldur Barik jarrera islatu behar dute. Alegia, indarkeria matxistaren adierazpen mota guztiak gainditzeko eta harreman askeak, errespetuzkoak, parekideak, anitzak eta ez-sexistak eraikitzeko konpromiso pertsonal eta kolektiboa erakutsi behar dute.
Kalitate teknikoaren edo artistikoaren gainetik, mezuaren kalitatea baloratuko da: nesken ahalduntzetik gogoetak eta eztabaidak sortzeko gaitasuna, eta mutilen konpromisoa matxismoaren aurka.
LANEN EUSKARRIA
Edozein adierazpen artistiko onartuko da, baldin eta ikus-entzunezko euskarrian aurkezten bada: flashmob, errezitatutako poemak edota kameraren aurrean irakurritako hausnarketa- testuak, bideoklipak, argazkiak, fotomuntaketa, fotonobelak, lipdub, dantzak, film laburrak, animaziozko proiektuak, proiektuen edota artelanen aurkezpenak, performanceak, herritarren esku-hartzeak, etab.
Ikus-entzunezkoak AZPITITULUAK eraman behar dituzte. Azpitituluen helburua irisgarritasun unibertsala bermatzea da, hau da, mundu guztiak ulertu ahal izatea bideoaren mezua, zatiren batean hitz egiten bada. Azpitituluak ahalik eta irakurterrazenak izan daitezen, fondo beltzaren gainean hitzak zuriak izatea gomendatzen da.
NORTZUEK ETA NOLA PARTE HARTU
● Euskal Autonomia Erkidegoan bizi edo ikasten duten 12 eta 26 urte bitarteko gazteek har dezakete parte.
● Parte hartzerako hiru kategoria daude:
- 1. kategoria: 2008an eta 2009an jaiotakoak.
- 2. kategoria: 2003 eta 2007 bitartean jaiotakoak.
- 3. kategoria: 1995 eta 2002 bitartean jaiotakoak.
Talde-lan batean, parte hartzen dutenen %40 gainerako %60 baino nagusiagoa izateagatik goiko kategoria batekoak direnean, lanak zuzenean hurrengo kategorian parte hartuko du.
AURKEZTUTAKO LANEK BETE BEHAR DITUZTEN BALDINTZAK
Lan guztiak bideo formatuan aurkeztu beharko dira.
Bideoa honako bi plataformaren batera igo beharko da: YOUTUBE edo VIMEO (aukera publikoan).
Bideoek gehienez 3 minutuko luzera izango dute, kredituak barne (baldin badituzte).
Lanek lehiaketaren helburuari erantzun behar diote: indarkeria sexista eta matxista prebenitzea.
Aurkeztutako lanen edukiak helburuarekin zerikusirik ez badu, edota beraren aurkakoa edota kalterako izanez gero, lehiaketaren antolatzaileek lana ez onartzea erabaki dezakete.
Oinarriak osorik ikusteko HEMEN sakatu.