Ikasketetarako udal laguntzak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko ira. 29a, 11:27

Ikasketek eragiten dituzten gastuak arintzeko hainbat dirulaguntza bideratuko ditu aurtengo ikasturtean ere Soraluzeko Udalak; eskaerak egiteko epea zabalik dago ihadanik.

Soraluzeko Udalak, Hezkuntza eta Gizarte Ongizate Sailen ekimenez, hainbat dirulaguntza bideratuko ditu aurtengo ikasturtean ere herritarren ikasketa prozesuak eragiten dituen gastuak neurri batean arintzeko.

Ondorengoak dira asteon onartu diren dirulaguntza-lerroak:

  • Lanbidek antolatutako ikastaroetara joateko garraio-laguntzak.
  • Atxolin IGE elkarteko bazkide-kuota ordaintzeko laguntzak.
  • HHI/EPA ikastetxeko matrikula ordaintzeko laguntzak.
  • Liburu, baimen-digital eta eskola materiala ordaintzeko laguntzak DBHko ikasleentzat.

Dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago dagoeneko eta eskaera Udaleko Harrera Bulegoan egin behar da.

Dirulaguntzak jasotzeko aukera familia unitatearen dirusarrera-mailari lotuta dago.

Dirulaguntzen oinarriak udal webgunean kontsulta daitezke:

https://www.soraluze.eus/eu/tramiteak/udal-tramiteak/dirulaguntzak

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.