Soraluzeko Udalak eta Bizikale herriko merkatarien elkarteak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute aste honetan.
Hitzarmenaren helburua herriko merkataritza dinamizatu eta beronen lehiakortasuna hobetzeko estrategiak sustatzea da.
Merkataritza gune handiek eta internet bidezko erosketek kalte handia egiten ari zaizkie establezimendu txikiei eta beharrezkoa da azken hauek estrategia berriak landu ditzaten, lehiakortasunean irabazte aldera.
Herriko merkataritza ahula izateak albokalte ezberdinak dakarzkio udalerriari, izan lanpostuen galera, izan herrigunearen bizitzaren apaltzea, edota bertako eraikinen zahartzea, besteak bestea.
Zeregin horretarako 15.000 euroko laguntza bideratuko du aurten Soraluzeko Udalak; horietatik 10.000 euro COVID-19aren ondorioei aurre egiteko dirulaguntza berezi modura.
Hitzarmena Iker Aldazabal Alkateak eta Maite Dominguez Bizikaleko lehendakariak sinatu zuten.