Soraluzeko Udalak lehiaketara atera zuen uztailean hurrengo bi urteetan haurrentzako zerbitzua kudeatzeko kontratua, abuztuaren 31n amaitzen baitzen orain arteko emakida edo kontzesioa.
Egon diren eskaintzak aztertu eta baloratu ondoren, berriro ere Pil-pilean Elkarteari esleitu edo adjudikatu zaio zerbitzua kudeatzeko kontratua hurrengo bi urteetarako, beste bi urtez luzatzeko aukerarekin.
Kontratuaren xedea, esan bezala, herriko haurrentzako zerbitzua (4-12 urte) kudeatzea da, langileak kontratatzeaz, hauen jarduna koordinatzeaz, programazioa prestatu eta burutzeaz arduratuz.
4-10 urte arteko haurrak ludotekan artatzen dira eta 11-12 urte artekoak gaztelekuan.
Aste honetan sinatu dute kontratu berria Soraluzeko Alkateak, Iker Aldazabalek, eta Pil-pilean Euskaltzaleen Elkarteko lehendakariak, Arianne Unamunok.
Irailaren 1ean sartu da indarrean kontratua eta ondorengo bi urterako kontratuaren zenbatekoa 198.944,59 eurokoa da.