Gizarte- eta lan-arloko aholkularitza

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko ira. 21a, 09:58

Joan den maiatzean gizarte- eta lan-arloko aholkularitzarako hurbiltasuneko gune bat ireki eta abiarazi zuen Soraluzeko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan.

Herritarrei gizarte- eta lan-arloetan aholkularitza eskaintzeko helburuarekin hurbiltasuneko gune edo zentroa zabaldu zuen Udalak aurtengo maiatzean.

Gune hori HHE/EPAko lokaletan dago (Baltegieta kalea, 2), eta Soraluzeko pertsona guztiak joan daitezke bertara, astelehen, astearte eta asteazkenetan 08: 30etik 13:30era, laguntza soziala eta lanekoa edo online bizitzarako laguntza jaso nahi badute.

Harremanetarako telefonoa 618777070 da eta helbide elektronikoa yolandaur@zabaltzen.sartu.org

Orain artean jaso diren kontsulta gehienek ondorengo gaiekin izan dute zerikusia:

  • Ordenagailua, mugikorra eta abar erabiliz, informazioa eskuratzeko eta hainbat izapide online egiteko laguntza.
  • Curriculum vitaea egitea eta/edo eguneratzea.
  • Enplegu-bilaketa.

Zerbitzuari buruz lehen hilabete hauetan udalak egin duen balorazioa positiboa da, eta orientazioa eta/edo laneko, prestakuntzako edo gizarteko laguntza behar duten soraluzetar guztiak animatzen ditu bertara joatera "