Gazteen artean zientzia eta teknologiarako zaletasuna sustatzeko helburuarekin, "Bizilabe" tailerra eskainiko dituzte aurten ere Soraluzeko Udalak eta Elhuyar Zientzia Elkarteak.
Tailer honetan, esanda moduan, DBH 1 eta 2ko gazteek zientzia eta teknologiara hurbiltzeko aukera izango dute. Besteak beste, esperimentuak egingo dituzte, ikertzaile profesionalekin harremanetan egongo dira eta eskualdeko ikerketa-enpresak ezagutuko dituzte.
NOIZ?
EGUNAK: Asteazkenak
ORDUAK: 15:30-17:00
TOKIA: Soraluzeko Gaztelekua. Baltegieta kalea, 2
PREZIOA
- Kuota arrunta: 18 €, hileko
- Familia ugaria eta familia guraso bakarra: 10 €, hileko
- Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €, hileko
IZENA NOLA EMAN
ARGIBIDEAK
- Bizilabe.soraluze@gmail.com
- WEBGUNEA: www.bizilabe.elhuyar.eus/eu/soraluze
- Soraluzeko Udala: 943753043