Erremate txiki batzuen faltan, amaituta dago jada Plaentxi Herri Ikastetxeko goiko patioko parke berria.
Patioa eraberritzeko beharra aspaldi adierazi zuen ikastetxeak, espazio hezigarriagoa eta inklusiboagoa sortzeko helburuarekin.
Orain artean zabalgune handi bat izan dena, gune edo txoko ezberdinetan banatu da, futbol zelaiak zentraltasuna galdu du, beste jarduera batzuen mesedetan.
Ondorengoak dira patio berriak dituen elementuak:
- Oreka gunea.
- Jolaserako elementuak
- Ortuak.
- Lasai egoteko tokiak.
- Futbol zelaitxoa.
Proiektuaren exekuzioaz Lurkoi enpresa arduratu da eta 43.000 euroko inbertsioarekin.
Elementu berriak jartzearekin batera, ingurua ere txukundu egin du Udalak, zaborrontzi berriak jarri eta hormak margotuta.