Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak, udal liburutegiarekin elkarlanean, "Euskarazko Irakurleen Kluba" sortu zuen duela urte batzuk.
Geroztik, eta bi hilean behingo maiztasunez, euskarazko liburu bati buruz berba egiteko elkartzen dira klubeko kideak, saioak dinamizatzeaz arduratzen den Jasone Osoro idazle elgoibartarraren gidaritzapean.
Saioak astelehenetan egiten dira, bi hilean behin, arratsaldeko 7etatik 8:15era.
Ikasturte honetan saioetan parte hartu nahi duenak Udaleko Hizkuntza Politikaren Zerbitzura deitu dezake (943 753 043).