Euskara ikasteko dirulaguntzak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko ira. 7a, 09:13

Soraluzeko Udalak 8.628 euro erabili zituen joan den ikasturtean euskara ikasten aritu ziren herritarren ikasketa-prozesua diruz laguntzeko; 19 ikaslek jaso zuten dirulaguntza.

Soraluzeko Udaleko Hizkuntza Politikaren Sailak urteak daramatza herritarrei euskara ikasteko diru-laguntzak ematen, batere merkea ez den ikasketa-prozesua eramangarriagoa egiteko.

Joan zen ikasturtean, 2020-2021 ikasturtean, 8.628 bideratu zituen Udalak zeregin honetarako, guztira 19 pertsonaren ikasketa-prozesua lagundu zuelarik diruz.

Dirulaguntzak ikastaroaren matrikula-kostu osoa edota kostuaren portzentaje bat estaltzen du eta portzentaje hori ez da inoiz %50 baino txikiagoa izaten, eskatzailearen errenta-maila izaten delarik aipatutako portzentajea ezartzeko erabiltzen den irizpidea.

Ikasturte berrirako dirulaguntzak irailaren 1etik aurrera eskatu ahal izango dira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.