Hiru peoi kontratatuko ditu udalak

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko ira. 6a, 09:28

Udalak 3 peoi kontratatuko ditu hiru hilabetez, Lanbidek enplegua sustatzeko ematen dituen dirulaguntzei esker; interesdunek irailaren 17a arte dute izena emateko aukera.

Soraluzeko Udalak, hiru hilabetez eta lanaldi osoz, hiru peoi lanpostu eskaintzen ditu, LANBIDEk diruz lagundutako “HIRI ALTZARIAK DESINFEKTATU ETA GARBITZEKO”  proiektua gauzatzeko, Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintzen programaren babesean.

Lanpostu hauek betetzeko eta zehazten den ordenagatik, hurrengoek izango dute lehentasuna: emakumeek, SBE-ren jasotzaile titularrek eta 55 urte baino gehiagokoek.

Betebehar espezifikoak:

  • Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino lehenagoko dataz.
  • Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea (gutxienez AISA titulua eskatuko da). Salbuetsita egongo dira 55 urtetik gorakoak.
  • Baldintza fisiko onak.

Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean enplegurik gabe eta LANBIDEko bulegoan izena ematea izatea.

Izen-ematea:

Baldintzak betetzen dituzten pertsonek Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan izena eman dezakete irailaren 6tik 17ra, biak barne.