Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko bisita gidatua dago antolatuta igande gonetan, abuztuaren 1ean, euskaraz.
Hurrengo bisitak abuztuaren 18an (gaztelania), irailaren 5ean (gaztelania), urriaren 3an (euskara) eta urriaren 16an (euskara) izango dira.
Aurreko urteetan bezala, bisitak Karakateko aparkalekutik abiatuko dira goizeko 10:00etan, eta lau ordu inguruko iraupena izango dute. Gomendatzen da mendi ibilbideetarako oinetako egokiak, kapela eta eguzkitarako krema eguraldi ona eginez gero, ura eta jateko zerbait eramatea.
Seigarren edizio honetan, bisitak kontsolidazio fasean sartu dira, eta beraz, aurtengo aldaketa nagusia bisitek doakoak izateari utziko diotela da. Helduentzat 5€ko kostua izango du, eta 12 urtetik beherako haurrentzat 3€. Bergaran, Elgoibarren edo Soraluzen bizi direnek deskontu txiki bat izango dute: helduek 2,5€ pertsonako, eta 12 urtetik beherako haurrek 1,5€ pertsonako.
Izena emateko, 657 794 677 telefonora deituz, edota https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea/bisita-gidatuak webgunean dagoen formularioa bete. Gutxienez 2 parte hartzaile beharko dira bisitaren irteera bermatzeko.
Aurten aurreikusitako lanak
Bisita gidatuetaz gain, aurten hainbat ekintza aurreikusi dira Dolmenen Ibilbidea balioan jarri eta hobetzeko.
- Indusketa-lanak Aizpuruko Zabala dolmenaren ondoko txabolan.
- Picnic mahaiak jarriko dira Karakateko aparkalekuaren inguruan, atsedengune bat sortzeko helburuarekin.
- Frantsesbasoako dolmenaren inguruan itxitura egingo da eta interpretazio panela jarriko da.
- Ibilbidearen folleto berria ere egin da, irudi berriarekin, ibilbidea eta megalitoak nabarmentzeko.
Dolmenen Ibilbideari buruzko informazio gehiago https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea helbidean topa dezake interesdunak.