Uda sasoia, euri gutxien egiten duen urtaroa, zentraleko ubide edo kanala garbitzeko aprobetxatzen da, instalazioa geldirik dagoela baliatuta. Urtean zehar ubidera jausten diren lurra, hosto eta adarrak garbitzen dira, zentrala geldirik dagoela aprobetxatuz.
Ura bideratzeko kanala 823 metro luze da, zati bat tunela da eta bestea kanal irekia.
Sologoeneko zentral hidroelektrikoa Soraluzeko Udalaren jabetzakoa da. 1991. urtetik dago martxan eta Deba ibaiaren 5 m ³/s aprobetxatzen du, 425 kW-ko potentzia sortuz.
2018an eguneratu egin zen zentralaren automatizazioa, azken aurrerapen teknologikoak aprobetxatzeko eta haren funtzionamendua optimizatzeko.
Egindako aldaketek ekoizpena dezente handitzea ekarri dute, ondorengo datuek argi adierazten duten moduan:
- 2020an, ekoizpena, guztira, 642.126 kWh-koa izan da.
- Azken 10 urteetako batez bestekoarekin alderatuta, igoera % 20,6koa izan da.
- Instalazioaren erabilgarritasuna% 96,58 izan da, 2019koa baino % 3,1 eta azken 10 urteetako batez bestekoa baino %10 gehiago.
Hobekuntza horien arrazoi nagusia, esan bezala, zentralaren ustiapen-eredua aldatzea izan da; izan ere, 2018tik aurrera etengabeko ikaskuntza eta hobekuntza ditu oinarri zentralaren kudeaketak. Horretarako, zentralari sentsore eta eragingailu gehiago ematen zaizkio, arazo-egoerak eta arazoen aurrean automatikoki jardutea lortzen duten elementu adimentsuenak bereizteko, produktibitatea handituz eta geldialdiak murriztuz.
Udalerriko udal eraikinen eta argiteria publikoaren urteko batez besteko kontsumoa 560.000 kWh-koa izaten da; beraz, Udalaren energia-balantze garbia positiboa da, energia berriztagarria eta garbia erabiliz eta esportatuz.
Zentralaren urteko ekoizpenak atmosferara 172 tona CO2 isurtzea ekiditen du.
Garbiketa lanak Elgoibarkoa den Amaro estructuras enpresak burutuko ditu. 8.905, 60€tako inbertsioa egin du udalak.