Erdigunea trafikora itxita

Erabiltzailearen aurpegia

Hurrengo egunetarako antolatu diren kultur ekintzak direla-eta, ibilgailuentzako moztuta egongo dira herriko erdigunea zein zubi nagusia uztailaren 23tik 27ra, ostiraletik asteartera.

Soraluzeko Udaltzaingoak jakitera eman duenez, herriko erdigunea itxita egongo da ibilgailuentzako ostiraletik (uztailak 23) datorren asteartera (uztailak 27).

Erdigunea, Santa Ana, Gabolats eta Etxaburuetako piboteak, ostiralean arratsaldeko 3retan itxiko dira eta asteartean goizeko 5etan zabalduko dira.

Zubi Nagusia, berriz, ostiraleanarratsaldeko 6etan itxiko da.

Erdigunea ixtearen arrazoia Udalak egun horietarako programatu dituen kultur ekintzen antolaketa erraztea eta oinozkoen segurtasuna bermatzea dira.