Debabarrena Integra-Bat Eginez

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2021ko uzt. 19a, 09:55

Debabarrena Integra - Bat Eginez programaren edizio berriak Fabrikazio Mekanikoko Eragiketa Osagarriak izeneko Profesionaltasun Ziurtagiria eskainiko du datorren ikasturtean.

Ohikoa den bezala, datorren 2021-2022 ikasturterako DEBABARRENA INTEGRA-BAT EGINEZ (16. edizioa) programaren edizio berri bat antolatu du Eibarko Armeria Eskolak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikoetako Sailaren dirulaguntzarekin.

Programak FMEE0108 Fabrikazio Mekanikoko Eragiketa Osagarriak izeneko Profesionaltasun Ziurtagiria eskainiko du, 440 orduko iraupenarekin.

Aurten, lehenengo fasean, berrikuntza bat sartu da, EUSKARAZKO ULER SAIOak eskainiko direlarik. Soziolinguistika Klusterrak 2010etik kudeatzen duen Aldahitz Ikerketa proiektuaren baitan sortu da Uler-saioak metodología. Proba piloto batzuk ipiniko dituzte martxan, horietako bat Debabarrena Integra programako ikasleekin egingo da. Helburua euskarazko ahozko ulermenean oinarrizko maila bat eskuratzea da eta modu honetan integrazio soziala erraztea.

PROGRAMAK 2 fase izango ditu:

I. FASEA: 

  • Gaztelera intentsiboa eta matematikako funtsezko eragiketak (186 ordu): EPAk irakatsia, 2021eko irailaren 16tik 2022ko urtarrilaren 27ra (Astelehenetik-ostegunera 11:00-14:00), EPAren Eibarko egoitzan.
  • Euskarazko uler saioak (60 ordu): 2021eko urriaren 6tik 2022 otsailaren 4ra (Asteazkenetan 9:00-11:00 eta ostiraletan 11:00-13:00).

II. FASEA: 

  • FMEE0108 Fabrikazio Mekanikoko Eragiketa Osagarriak (400 ordu + 40 ordu PPNL = 440 ordu) Armeria Eskolak (AE) irakatsia, (Astelehenetik Ostiralera 14:30-20:15) ARMERIA ESKOLAren egoitzak. Lan-Administrazioak akreditatutako 1. mailako Profesionaltasun Ziurtagiri bat da.  Gainditzen dutenek, praktiketako modulua egin ahalko dute. Ondoren, kurrikuluma eta lan-elkarrizketa landuko dituzte DAITEKE Gizarte Aholkularitzaren eskutik.

Progaman parte hartzeko beharrezkoa izango da partehartzaileak ezin dute euren hizkuntzan alfabetatuak izatea. Gutxienez batuketak, kenketak, biderkaketak eta zatiketak egiten jakin behar dute eta gazteleraz komunikatzeko gai izan behar dira. Horretarako, gaztelera eta matematiketako froga bat egingo zaie. Ez badute gainditzen, ohikoa den prozedura jarraitu beharko dute EPAk eskaintzen dituen alfabetatze ikastaroetan inskribatuz. 

Interesatuek Lanbiden izena emanda eduki beharko dute.

Aurri izen-ematea 943203244 / 615 775 556 telefono zenbakien bitartez edo Armeria Eskolako 104 Bulegora bertaratuz egin daiteke.

Harremanetarako: Amaia Valdivielso

adavaldivielso@armeriaeskola.eus

843 99 05 14