Tokiko Gobernu-Batzarrak Soraluzen haurrentzako zerbitzua (ludoteka) kudeatzeko kontratuaren baldintza plegu administratiboak eta plegu teknikoak onartu zituen berriki.
Era berean, aipatutako kontratuaren lizitazioari, prozedura ireki bidez eta ohiko izapidez, hasiera ematea erabaki zuen.
Kontratuaren xedea
Kontratu honen xedea herriko haurrentzako zerbitzua (4-12 urte) kudeatzea da, langileak kontratatzeaz, hauen jarduna koordinatzeaz, programazioa prestatu eta burutzeaz arduratuz.
Iraupena
Kontratuak bi urteko iraupena izango du, eta bi urte gehiagoz luzatu ahal izango da gehienez.
Aurrekontua
Bi urteko kontratuaren zenbatekoa 210.273,37 eurokoa da.
Eskaintzak aurkezteko epea eta tokia
Eskaintzak aurkezteko epea uztailaren 16an amaitzen da, eguerdiko 12:00etan.
Proposamenak Eusko Jaurlaritzaren Lizitazio Elektronikoko Plataformaren bidez aurkeztu behar dira.
Oinarriak eskuratzeko modua
Soraluzeko Udalaren webguneko "Kontratatzailearen profila" atalean.